Iragana, oraina eta etorkizuna

Joan den azaroaren 18an, gure 30 langile erretiraturen bisita jasotzeko pribilegio handia izan genuen.

Josu Zabala (kalitate-zuzendaria) eta Asier Mediavilla (proiektu-ingeniaria) haiekin izan ziren fabrikan bisita interesgarri horretan. Berrikuntza-alderdi nagusiak ezagutu ahal izan zituzten langile ohiek, baita gure industriari aplikatutako hobekuntzak eta azken teknologiak ere.

Bisita hunkigarria izan zen, eta, ondoren, bilera informal bat egin zuten. Hartan, lehenengo eta oraingo langileek iritziak azaldu eta pasadizoak kontatu zizkioten elkarri.

Topaketa hurrengo egunean amaitu zen, Oñatiko Zelai Zabal jatetxean, eta Lana S. Coop. sozietateak omendutako guztiei erlojua emateko ohiko ekitaldia egin zen.

Zalantzarik gabe, bizipen hunkigarria izan zen: iragana, oraina eta etorkizuna esperientzia ahaztezin batean batu ziren.