GURE INGURUNEA ERE, TALDEKIDE

Kooperatiba garen aldetik, lankidetzan sinesten dugu, gure komunitatearen parte aktiboa izatearen garrantzian. Etengabe parte hartzen dugu gure inguruko gizarte, kultura, hezkuntza eta kirol proiektuetan.

Soziokulturalak

Zati bat behartsuenei zuzenduta egoten da, guk dugun zortea ez dutenen bizitza hobetzeko helburua duten proiektuei.

Beste zati bat arte, musika eta euskararen aldeko kultur proiektuetara zuzentzen dugu.

Hezkuntza

Lankidetza aktiboa dugu unibertsitateekin, prestakuntza-eskolekin eta institutuekin. Lankidetza horiei esker, ikasleek LANAn osatzen dute prestakuntza, edo ikastetxeen kalitatea hobetzeko banatzen ditugun beka ekonomikoen bitartez.

Badakigu gure etorkizuneko langileek ikastetxe horietan ikasten dutela eta, horrexegatik, uste dugu ikastetxeetan inbertitzea gure etorkizunean inbertitzea dela.

Kirolak

Kirolik gabe osasunik ez dagoela uste dugu eta, gainera, kirolak transmititzen dituen balioekin bat egiten dugu. Horregatik, gure inguruko hainbat kirol-diziplinatako taldeak babesten ditugu.

Oro har, geure gain hartzen dugu gure ingurunearekiko konpromisoa, gure izatearen eta gure balioen zati gisa.