LANAk lankidetza-kontratu berria sinatu du Bergarako Miguel Altuna LKIIrekin

LANA kooperatibaren helburu nagusietakoa hauxe da: eragin positiboa izatea gertuko ingurunean eta etorkizun hobea lortzeko bidean aktiboki parte hartzea, gizartearen, kirolaren, hezkuntzaren eta kulturaren alorretan, edo gobernuz kanpoko erakundeei lagunduz.

Oraingoan, hezkuntzara bideratu du laguntza, eta Bergarako Miguel Altuna LHII izan da onuraduna. Izan ere, ikastetxe horretan trebatu dira Oñatiko LANAn diharduten langile asko, eta datozen belaunaldietan ere horrela izaten jarraitzea espero dute.

Miguel Altunak abangoardiako hezkuntza-proiektua du eta, gaur egun, Estatuko Bikaintasun Sareko zazpi ikastetxeetako bat da, eta erreferentea gure ingurunean