Etorkizuna duen historia

1960LANA S.Coop.en sorrera.

(Leintz Aramaioko Nekazarien Alkartea). Sorburu hartan, LANAren jarduerak 3 arlo ukitzen zituen: basoa, esnekia eta abeltzaintza.

1973Oñatiko zerrategia.

Urte horretan inauguratu genuen Oñatiko zerrategia.

1994Zuraren eraldaketa.

LANA zuraren bigarren eraldaketako produktuen fabrikazioan oinarritzen hasi zen.

1995Hiru geruzako taula.

Hiru geruzako kofratze taula fabrikatzeari ekin genion.

2002Instalazioak handitzea.

12 milioi euroko inbertsioa egin genuen Oñatiko LANA S.Coop. lantegian, 14.000 m2-ko ekoizpen instalazioa handitzeko, hiru geruzako taula fabrikatzeko makineria berriarekin.

2007Czech LANAren inaugurazioa.

14 milioi eurotik gorako inbertsioa 12.000 m2-ko ekoizpen planta berri batean, hiru geruzako taularen ekoizpen gaitasunak bikoizteko eta, hartara, Erdialdeko Europako bezeroei zerbitzua eman ahal izateko.

2010H20 habea.

Czech LANAn (Ždírec nad Doubravou) H20 habea fabrikatzeari ekin genion. Gure katalogoan, hiru geruzako taularako osagarri bikaina gehitu genuen; eta, gainera, MPA Sttutgarten ziurtagiriarekin.

2011IRU-PU taula.

LANA S.Coop.en IRU-PU taula fabrikatzen hasi ginen. Inbertsioak egin genituen makinerian, taularen ertzari poliuretano beroa aplikatu ahal izateko. Berrikuntza horrekin, hiru geruzako kofratze taularen prestazioak hobetzea lortu genuen.

2013Inbertsio teknologiko berriak.

Makineria berrian inbertitu genuen, gure Czech LANA instalazioetan IRU-PU taula fabrikatu ahal izateko. Inbertsio teknologiko horri esker, gure erreferentziazko taula Erdialdeko Europako merkatuan eskaintzen hasi ginen.

2017H20 habearen linea berria.

Czech LANAn, H20 habearen fabrikazio linea berria jarri genuen martxan. 4 milioi eurotik gora inbertitu genituen, gure habea ekoizteko gaitasuna bikoizteko asmoz.

2017Pelleta.

LANA S.Coop.en Pelleta fabrikatzeari ekin genion. 2 milioi euro inbertitu genituen, hondakin bat etorkizuneko produktu iraunkor bihurtzeko.

2018Biltegi berria.

Czech LANAn, 4.000 m2-ko biltegi estali berria eraiki genuen.

2019Inbertsio berriak, gaitasun hobeak.

11 milioi euro baino gehiagoko inbertsioa egin genuen LANA S.Coop.en eta Czech LANAn. Punta-puntako teknologietan egindako inbertsio berri honekin, hiru geruzako taularen gure ekoizpen gaitasunak handitzea lortu genuen, kofratze osagaien fabrikazioan lider bihurtzeraino.

60 urtetik gora daramatzagu lanean, zuraren bigarren eraldaketan erreferente izateko mundu osoan
LANA ESNEA
LANA PELLET