LANAn, tauletako eta habeetako hondar materiala berriz erabiltzen dugu pelletak ekoizteko, ingurumena errespetatzen duen produktua baita eta, etorkizun hurbilean, bioerregairik eraginkorrena izango da.
KALITATEZKO SISTEMA
- Kualifikazio handiko giza taldeak.
- Bezeroaren gogobetetzera eta etengabeko hobekuntzara bideratutako erakundea.
- Goi teknologiako soluzioak biltzen dituzten ekoizpen sistemak.
- Kalitatea kudeatzeko UNE-EN ISO 9001 sistema, AENORek emandakoa.
- Ekoizpena kontrolatzeko sistema automatizatuak.
- Ingurumena errespetatzen duen eta AENORek UNE-EN ISO 14001 ziurtagiriarekin onartzen duen ingurumen kudeaketa.
KALITATE POLITIKA
LANAren lehentasunezko helburu eta helburu estrategikoak honako hauek dira: bikaintasuna kalitatearen kudeaketan, ingurumen erantzukizuna, zaintza katearekiko konpromisoa eta lan bizitzaren kalitatea. Horiek guztiek garapen lehiakor, sendo eta iraunkorraren oinarriak ezartzeko balio behar dute. Kalitatearen, ingurumenaren, zaintza katearen eta laneko segurtasun eta osasunaren sistemen etengabeko hobekuntza eraginkorra izan dadin, erakundearen eremu guztietan txertatuta egon behar dute: behar diren pertsonak eta baliabide materialak/ekonomikoak kontuan hartuta, planifikatuz, helburuak ezarriz eta horiek berrikusiz. LANAk, bere interes taldeen igurikapenak eta eskakizunak zein diren kontuan hartuta, honako hauen gogobetetzea lortzeko konpromisoa hartzen du:
BEZEROAK
Kontratuan jasotako kalitate/zerbitzu baldintzak betetzean eta fabrikatutako edo merkaturatutako gure produktuak etengabe hobetzean oinarritutako merkataritza politikaren bidez.
LANGILEAK
Arriskuen prebentzioaren bidez, laneko segurtasun eta osasun baldintzak hobetuz eta pertsonen gogobetetzea hobetuz.
GIZARTEA
Kutsaduraren prebentzioaren bidez eta ahal den neurrian ingurumen inpaktu potentziala minimizatuz; betiere, baso iraunkorretatik datorren lehengaia erabilita. Horretarako, ezinbestekoa da LANAko pertsona guztien parte hartzea eta ekarpena. Zuzendaritzaren lidergoak talde lana eta guztion inplikazioa sustatzen du, prestakuntzaren eta komunikazioaren bidez. LANAk konpromisoa hartzen du bezeroak eskatutako baldintzak betetzeko, bai eta kalitatearen, ingurumenaren, zaintza katearen eta laneko arriskuen prebentzioaren arloko legezko eta erregelamenduzko betekizunak betetzeko ere. LANAk argitaratu egin du bere politika, eta bezeroekin, hornitzaileekin, erakundeekin eta, oro har, gizartearekin lankidetzan aritu nahi du, konpromiso horiek zabalduz eta sustatuz.