Etorkizunerako gizarteari etengabeko ekarpena

Oñatiko LANA kooperatibaren helburu nagusietako bat da ingurune hurbilenean eragin positiboa izatea eta etorkizun hobean aktiboki parte hartzea, hala nola, gizartean, kirolean, hezkuntzan, kulturan edo gobernuz kanpoko elkarteei lagunduz.

LANAk bere fondoen zati bat Oñatiko hezkuntza proiektuetara zuzentzea erabaki zuen 2022an, baita kooperatiba eredua bultzatzea ere.

Horrela, Elkar Hezi Ikastetxeak, Txantxiku Ikastolak eta Urgain-Errekaldeko Gurasoen Elkarteak (GURELOHE) 2.000 euroko dirulaguntza jasoko dute beren hezkuntza proiektuak bultzatzen eta hobetzen jarraitzeko.

LANAko eta Oñatiko ikastetxeetako ordezkariak, kooperatibaren instalazioetan