Zer da Pellet?

Hau da pelleta: basoen edo zur-industrien garbiketetako hondakina, birrindu eta txirbil bihurtua.

Oñatiko lantegiko taula-ekoizpeneko material soberakina berrerabili egiten du LANA S. Coop. sozietateak, eta gure ustean hurrengo urteotako bioerregairik eraginkorrena izango dena egiten.

Zerrauts garbia erabiltzen du LANAk, zerratutako zur lehorretik sortua. Horregatik da gure pelleta hain kalitate onekoa.

CO2 neutroko material gisa dago sailkatuta produktu hori, hau da, hazten ari direla landareek xurgatzen dutenaren baliokide da aireratzen den CO2-a. Hori dela eta, energia berriztagarrien zerrendan dago.

Erregai ekologikoa da, ohiko erregaiak baino merkeagoa; horrez gain, iraunkorragoa da pelletaren prezioa, ez baitago beste herrialde batzuek ezartzen dituzten salneurrien mende. Bestalde, egiaztagiri zorrotzenak ditu gure produktuak:

Horra gure produktuaren kalitatea eta ingurumenarekiko konpromisoa egiaztatzeko baliatzen dugun bidea.

www.lana.eu