Lana.eu atarira sartzeko eta erabiltzeko baldintza orokorrak

SARRERA

Dokumentu honek ezartzen ditu LANA, S.COOP.-ek Interneten duen WEBGUNE honen erabilera-baldintza orokorrak. WEBGUNE honetara sartu aurretik, erabiltzaile orok irakurri eta onartu behar ditu klausula hauetan jasotzen diren baldintzak, jakinarazpenak, ohartarazpenak eta gainerako lege-oharrak. WEBGUNE honetara sartzea doakoa da eta bistaratzeko ez da aldez aurretik inolako harpidetzarik edo izen-ematerik behar. Erabilera-baldintza orokor hauen mende daude beste WEBGUNE batzuetarako litezkeen konexioak eta baita erabiltzaileak webgune horiek nola erabil ditzakeen ere. Berariaz debekatzen da baimendutako erabilera ez den erabilera oro.

ZERBITZU-EMAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK

Zerbitzuaren hornitzaile izaki, LANA, S.COOP.-ek WEBGUNE honetan eskaintzen diren zerbitzuak eman eta erabiltzailearekin litezkeen komunikazioak eraginkortasunez isilpean gorde beharko ditu eta planteatu daitezkeen erreklamazioei erantzun beharko die. WEBGUNE honek ez du bisitarien datu pertsonalik biltzen ezta gordetzen ere, baldin eta erabiltzaileak borondatez ematen ez baditu.

LANA, S.COOP.-ek ahalmena du, uneoro eta aldez aurretik jakinarazi beharrik gabe, WEBGUNEAN edo bertako konfigurazioan edo aurkezpenean dagoen informazioa aldatu eta eguneratzeko. Halaber, aurrekoari kalterik egin gabe, erabiltzaileei jakinaraziko die, baldin eta inguruabarrek horretarako aukera ematen badute.

Bai WEBGUNERAKO sarbidea bai bertan jasotako informazioaren erabilera erabiltzailearen erantzukizuna dira. LANA, S.COOP.-ek ez du inolako erantzukizunik informaziora sartu eta erabiltzearen ondorioz gerta daitezkeen kalte edo galeren gainean, salbu eta bere eskumenen erabilera zorrotzean jarraitu behar dituen legezko xedapenak ezartzearen ondoriozko ekintza guztietan.

LANA, S.COOP.-ek ez ditu bermatzen, ez zuzenean ez zeharka, eskainitako informazioa edo zerbitzuak, aplikagarri diren legeei jarraiki eman beharreko bermeak edo sozietatearen eta erabiltzailearen artean berariaz deskribatzen diren bermeak izan ezik.

LANA, S.COOP.-ek ez du hirugarrenek, hala dagokionean, emandako edukia bermatzen, ezta erabiltzaileek edo beste edozein pertsonek euren helburuetarako emandako informazioa erabiltzen dutenean informazio horren benetakotasuna, fidagarritasuna, zehaztasuna, egokiera edo egokitasuna ere.

ERABILTZAILEAREN ESKUBIDEAK ETA BETEBEHARRAK.

Uneoro, erabiltzaileak WEBGUNE honetako zerbitzuak zilegitasunez erabili behar ditu indarrean dagoen legearen arabera, LANA, S.COOP.-en jabetza intelektualaren eskubideak errespetatuz.

Erabiltzaileak ez du edukiak kaltetzen edo aldatzen dituen ekintzarik gauzatuko LANA, S.COOP.-ek bere eskura jartzen dituen zerbitzuen bidez. Halaber, ez du WEBGUNEAREN funtzionamendu ona oztopatuko, ez du inolako arazo teknikorik sortuko, ez ditu birus informatikoak eduki ditzaketen edo WEBGUNE hau guztiz edo zati batean kaltetu, interferitu edo eragotz dezaketen elementurik transferituko eta ez du beste erabiltzaileen posta elektronikoan esku-hartuko edo hura aldatuko.

BERMEAK ETA ERENTZUKIZUNA BAZTERTZEA, WEBGUNEAREN ETA BERTAKO ZERBITZUEN FUNTZIONAMENDUA DELA-ETA.

LANA, S.COOP. -ek ez du bermatzen WEBGUNE honen eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasuna ezta jarraitutasuna ere. Modu horretan, WEBGUNEAREN eta bertako zerbitzuen funtzionamenduaren erabilgarritasun edo jarraitutasun ezaren ondorioz gerta daitezkeen edozein motatako kalte eta galeren gaineko erantzukizuna baztertzen da.

LANA, S.COOP.-ek erabiltzaileen eskura jartzen ditu hirugarrenei sarbidea eragozten dieten datu-pertsonalen pribatutasunerako sistemak. (LANA, S.COOP.-en pribatutasun-politika). Erabiltzaileak emandako datu pertsonalen osotasuna, konfidentzialtasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko beharrezko segurtasun-neurri tekniko eta antolaketa-neurri guztiak ezarri ditu LANA, S.COOP.-ek. Zentzu horretan, aipatu sozietateak ez du inolako erantzukizunik ezagutzaren ondoriozko kalte edo galeren gainean.

LANA, S.COOP.-ek gai horri dagokionez segurtasuna bermatzeko egokiak diren neurri guztiak ezarri dituen arren, ez du kontrolatzen ezta bermatzen ere erabiltzailearen sistema informatikoa (software eta hardware) edo sistema informatiko horretan gordetako dokumentu elektroniko edo fitxategiak alda ditzaketen birusik eta bestelako elementurik egotea WEBGUNE honetako edukietan. LANA, S.COOP.-ek ez du inolako erantzukizunik sistema informatikoan, dokumentu elektroniko, fitxategi eta abarretan aldaketak eragin ditzaketen birusak egoteagatik gerta daitezkeen edozein motatako kalte eta galeren gainean.

LANA, S.COOP.-ek ez du bermatzen WEBGUNERA eta bertako edukietara sartzearen ondorioz ez dela errorerik gertatuko. Horregatik, erabiltzeak LANA, S.COOP. gabetu egiten du fidagarritasunarekin, erabilgarritasunarekin edo atarian nabigatzean eragin dakiokeen itxaropen faltsuarekin loturiko edozein erantzukizunaren aurrean.

JABETZA INTELEKTUALA.

WEBGUNE honetako eta bertako elementuen jabetza intelektualaren eskubideak LANA, S.COOP.-en jabetzakoak dira, salbu eta edukiez hornitzeko dagokion kontratua sinatu duten enpresen edukiak eta jabetza intelektual eta industriala xedatzen duten nazioko zein nazioarteko arauen babespean daudenak. Aipatu konpainiari dagokio erreprodukzio-, banaketa-, jakinarazpen publikoko eta eraldatze-eskubideak esklusiboki erabiltzea. LANA, S.COOP.-en diseinua, irudia, mapak, markak, errotuluak, zeinu bereizgarriak edo logotipoak eta baita WEBGUNE honetako frameak, bannerrak, softwarea eta bere kodeak, letra-tipoa eta objektua, etab. ere LANA, S.COOP.-en jabetzakoak dira eta berak du horiek ustiatzeko legezko eskubide esklusiboa.

WEBGUNE honetara sartzen den erabiltzaileak ezin ditu aldez aurretik adierazitako elementuak kopiatu, aldatu, banatu, transmititu, erreproduzitu, argitaratu, laga edo saldu, ez eta eskuratutako informaziotik eratorritako produktu edo zerbitzu berririk sortu ere. Soilik baimentzen dira erabilera pertsonalerako eta ez komertzialerako bistaratzea eta kargatzea, baina hori ez da hirugarren pertsona edo entitateetara hedatzen. Hertsiki debekatuta dago erabiltzaileak WEBGUNE hau aldatzea edukian eragina izan dezakeenean, hala nola, esteketan (edo linketan) eta antzekoetan. LANA, S.COOP.-ek zaindu egingo du WEBGUNE honetako edukiak pornografikoak, xenofoboak, diskriminatzaileak, arrazistak, difamatzaileak eta bortizkeria sustatzaileak izan ez daitezen. Halaber, erabiltzaileentzako kaltegarria izan daitekeen edozein inguruabar saihesten saiatuko da.

ESTEKAK EDO LOTURAK.

LANA, S.COOP.-en aurretiazko eta berariazko baimen barik ezingo da beste edozein WEBGUNETIK atarirako inolako estekarik ezarri. WEB-ORRIALDE honek LANA, S.COOP.-ek kudeatzen ez dituen beste atari edo WEBGUNE batzuetarako esteka edo loturarik edukiko balu, sozietateak adierazten du ez duela aipatutako atari edo WEBGUNE horien gaineko inolako kontrolik, eta ez dela horien edukiaren erantzule. WEBGUNE honek izan litzakeen estekak soilik eskainiko dira informazioa jasotzeko erreferentzia gisan, horietan eskaintzen diren eduki, jabe, zerbitzu edo produktuei buruzko inolako baloraziorik egin gabe. Nolanahi ere, LANA, S.COOP. hirugarren horiek ematen dituzten zerbitzuen gaineko erantzukizunetik kanpo geratzen da, zerbitzu horiei dagokienez jar litezkeen edozein erreklamazio eta auzi-eskeen aurrean.

LEGE APLIKAGARRIA ETA JURISDIKZIOA.

Erabilera eta nabigaziorako baldintza orokor hauek, eta baita erabiltzailearen eta LANA, S.COOP.-en arteko edozein harreman ere, Espainiako legeriari jarraituko diote. Baldintza orokor hauen existentziatik edo edukitik edo erabiltzailearen eta LANA, S.COOP.-en arteko harremanetatik eratorritako edozein auzitarako, bi alderdiak –izan lezaketen bestelako edozein foru esanbidez ukatuta– Bergarako Epaitegi eta Auzitegien jurisdikzio eta eskuduntza esklusiboaren mende jartzen dira.

PRIBATUTASUN-POLITIKA.

Datu pertsonalen babesa: LANA S. Coop.-en web-orrialdearen bidez ez da zure baimenik gabe datu pertsonalik jasotzen, ezta hirugarrenei lagatzen ere.

Kontaktuak: LANA S. Coop.-en bereziki kezkatzen gaituzte segurtasuna eta gure bezeroek/erabiltzaileek emandako datuen konfidentzialtasuna bermatzea. Horregatik, zuk jakinarazten diguzun informazioaren segurtasuna eta konfidentzialtasuna bermatzen dugu.

Kontaktu-ataleko inprimakiaren bidez jakinarazten diren datu pertsonalak ez dira inolako fitxategi edo datu-basetan gordetzen. Eskariari erantzuteko helburuarekin jasotzen dira soilik.

Datu pertsonalak babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren (DPBL) 4. artikulua betez, datuok baliogabetuko dira jaso diren helburua bete ondoren.

Estekak: hemen adierazten den pribatutasun-politika LANA S. Coop.-en webgunean aplikatzen da, eta ez da politika hori aplikatuko denik bermatzen webgune honetara beste esteketatik iristen denean edo webgune honetatik beste batzuetara jotzen denean.

COOKIE-POLITIKA

Zerbitzu emaileak bere kontura, edo neurketa-zerbitzuetarako kontratatu duen hirugarren baten kontura, cookieak erabil ditzake erabiltzaileren batek webgunean nabigatzen duenean. Web-zerbitzari baten bidez nabigatzaileari bidaltzen zaizkion fitxategiak dira cookieak. Erabiltzaileak nabigatzen duen bitartean bere jarduerak erregistratzen dituzte eta, ondoren, erabiltzaileak webgunea berriro bisitatzen duenean, erabilera eta nabigazioa errazten dizkiote.

Kudeatzen dituen erakundearen arabera sailka daitezke cookieak (propioak edo hirugarrenenak), aktibatuta dirauten denboraren arabera (saio bakoitzekoak edo iraunkorrak), edo baita euren xedea kontuan hartuta ere (teknikoak, pertsonalizatzekoak, analisirako edo publizitaterako cookieak, besteren artean).

Webgune honetan erabiltzen diren cookieak, dena den, behin behinekoak dira, eta euren xede bakarra gerorako transmisioa eraginkorrago bihurtzea da. Era berean, erabiltzaile anonimo batekin eta bere ordenagailuarekin lotzen dira soilik. Inolaz ere ez dira cookieak erabiliko informazio pertsonala jasotzeko.

Webgunea dagoen zerbitzariak cookien bidez ezagut dezake erabiltzaileak zein nabigatzaile erabiltzen duen, eta ondorioz, nabigazioa erraztu ahalko dio. Hala, aldez aurretik erregistratu diren erabiltzaileek aukera dute, adibidez, eurentzako esklusiboki erreserbatutako gune, zerbitzu, promozio edo lehiaketetara sartzeko, bisita bakoitzean erregistratu beharrik gabe. Horrez gain, audientzia eta trafikoaren parametroak neurtzeko erabiltzen dira, bai eta aurrerapena eta sarrera kopurua kontrolatzeko ere.

ERABILTZAILEAK bere ordenagailuaren nabigatzailea konfigura dezake bere beharren arabera. Hortaz, cookieak jasotzen dituenean oharrak jaso ditzake, eta erabaki dezake cookieak disko gogorrean instalatu nahi dituen edo ez.

ERABILTZAILEAK datuen edo informazioaren tratamenduari uko egin diezaioke; horretarako, cookien erabilera errefusatu beharko du, bere nabigatzailea dagokion moduan konfiguratuz. Halere, ERABILTZAILEAK jakin behar du balitekeela webgune horrek erabateko funtzionaltasuna ez izatea. Informazio gehiagorako, kontsulta itzazu nabigatzailearen jarraibideak eta eskuliburuak.