Lana S.Coop. enpresak 2022rako Senegaleko Zuzeneko Misioan parte hartuko du

Lana S. Coop. enpresak Senegalerako zuzeneko misioan hartuko du parte 2022ko otsailaren 21etik 25era bitartean. Horretarako, Icex erakundearen laguntza izango du. Enpresak badaki misio hori europar funtsen laguntzarekin finantzatuko dela, eta horrela adieraziko du hirugarrenen zein herritarren aurrean misioaren berri ematen duen guztietan. Horrelako laguntzak garrantzi handikoak dira gure enpresarentzat; hori dela eta, FEDERen —Europako kohesio-politikarako funts nagusiaren— ekarpena goraipatu nahi dugu, bultzada handia emango baitio gure lanari eta, ondorioz, enpresaren eskualdeko eta Espainia osoko ekonomia-hazkundeari eta enplegu-sorrerari.