Hasieran gogorra izan zela eta moldatzea kostatu egin zitzaiola dioen arren, Iva Zemánkovák argi du erabaki zuzena hartu zuela; alegia, Euskadin ikastea.
Mondragon Unibertsitatean Enpresen Administrazioan eta Zuzendaritzan lizentziatu ondoren, etorkizun handiko txekiar gazte horrek Lana S. Coop. sozietateko Gestio Sozialaren Departamentuan egin zuen bere gradu-amaierako proiektua.
Duela ia bost urte Euskadira iritsi zenean, pixka bat zekien gaztelaniaz, eta ezer ez euskaraz. Gaur egun, ordea, A2 titulua lortzetik hurbil dago HABE probetan.
Ikasketak amaitu zituenean, enpresak Erosketa Departamentuan sartzea eskaini zion.
Lanari dagokionez, langileek enpresarekin duten konpromisoa azpimarratzen du Ivak. Atentzioa eman zion horrek, oso zaila baita enpresa pribatu batean aurkitzea.
Lankideen adiskidetasuna, apaltasuna, tratu hurbila eta profesionaltasuna goraipatzen ditu. Haiek gabe, dio, ez zukeen proiektua amaituko.
Gaur egun, taldeko beste bat da Iva. Gozatu egiten du ikustean lankideekin egiten duen lanak enpresari aurrera egiten laguntzen diola, eta errealizatuta sentitzen da.
Euskadi komunitate berezia dela dio, bere kultura, jatorria, ohiturak eta lagunak zaintzen dituena. Jendea oso lagunartekoa da, apur bat itxia eta mesfidatia hasieran, baina izugarri atsegina, solidarioa eta zintzoa.
Emakume ausart horrek Euskadin gainditu ditu oztopoak eta aurkitu du maitasuna.