ERALDATU, BERRITU ETA BALIOA EMAN

Gizakia, antzina-antzinatik babesa bilatu du. Egun, segurtasuna ezinbesteko baldintza dugu eraikuntzan.

ERALDATZEN DUGU

Iragana, Oraina eta Geroa
LANA bizirik dagoen erakundea da: berezko identitatea dauka, jaso duen herentziatik datorkiona, eta garai berrietara egokituz aurrera doa.
Gehiago ikusi

LANA 1961ean jaio zen eta, MONDRAGONeko kooperatiba aitzindarietako bat izanik, bere hastapenak baso-ustiapenen eta zerratze lanen inguruan izan ziren.

Egun zuraren bigarren transformazioan gaude espezializaturik eta lan honen erreferenteak gara Europan. Hala, eraikuntza sektorearentzat produktu eta soluzio berritzaileak eskaintzen ditugu, batez ere, enkofratuak.

BERRITZEN DUGU

Kalitatea,lehiakortasuna eta konpromisoa
Partekatutako enpresa proiektua, pertsona konprometituek gauzatua
Gehiago ikusi

LANAn bezeroarekiko konpromisoa hartzen dugu, kalitatezko produktuak emanez, seguru eta lehiakorrak, eta zerbitzu hurbil eta moldakor bat.

Esparru guztietako berrikuntza eta etengabeko hobekuntza (kudeaketa sistemak, teknologiak, produktuak eta zerbitzuak), talde-lanean landuak, gure arrakastaren ardatzak dira.

BALIOA EMATEN DUGU

Hazkundea eta garapena
LANAk bat egiten du bere inguruarekin, balioa, aberastasuna eta ongizatea sortuz
Gehiago ikusi

Produktu berrien garapenean inbertitzen dugu eta baita eraikuntza sektoreko zuraren transformazioaren inguruko negozio berrietan ere..

Bezeroaren gogobetetasuna bilatzen dugu enpresa bezala hazten jarraitu eta ingurumenarekiko jarduera begirunetsuak sustatuz, ongizate soziala bultzatzen laguntzeko.

KORPORAZIO HANDI BATEN INDARRA

Lankidetza, parte-hartzea, erantzukizun soziala eta berrikuntza
MONDRAGON Korporazioa enpresa-izaerako errealitate sozioekonomikoa da, pertsonek sortua pertsonentzat, hobekuntza lehiakorrarekin, ingurumenarekin eta bezeroaren gogobetetzearekin konprometiturik.
Gehiago ikusi

LANA MONDRAGON koporazioko Eraikuntza Dibisio barruan dago,, MONDRAGON Euskal Herriko lehen enpresa-taldea eta Espainiako nagusietako bat da. 83.000 langiletik gora dauzka (langile industrialen %85a kooperatibaren bazkideak dira), 281 enpresa eta erakundeetan; 9.000 ikasle hainbat ikastetxetan eta unibertsitate bat; 94 ekoizpen-fabrika atzerrian eta 9 delegazio komertzial.

MONDRAGON 1956an hasitako mugimendu kooperatiboaren emaitza da; urte hartan lehen kooperatiba industriala sortu baitzen Arrasaten. Bere filosofia bere Balio Kooperatiboetan dago jasoa:

  1. Lankidetza.
  2. Parte-hartzea.
  3. Erantzukizun soziala.
  4. Berrikuntza.

MUNDUARI IREKIAK

Antolakuntza proaktibo eta irekia
Etorkizunari baikor begiratzen diogu, eskainiko dizkigun erronka eta aukerez jabeturik
Gehiago ikusi

LANAk etengabeko bilakaeran dagoen eta gero eta globalizatuagoa eta lehiakorragoa den mundu baten erronka eta aukera nagusiak identifikatuak ditu; erronka hauek bi modutan gauzatzen dira: merkatu berrietan enpresa-ezarpenak eginez eta produktu eta negozio berriak landuz.

Erakunde proaktiboa gara, lankidetzan aritzeko irekiak, aldaketei aurrea hartu eta etorkizunak eskainiko dizkigun aukerez baliatzeko.