Urte batzuetatik hona, Txekiar Errepublikako Ždírec nad Doubravouko eta Euskadiko Oñatiko gure fabriketako lantaldeak konektatzea dugu helburu Lanan.
Proiektuak lankidetza indartzea eta esperientziak partekatzea du helburu, eta Kooperatibako lankideen artean ezagutzak eta jardunbide egokiak partekatzea.
Azken finean, efizientzia operatiboa optimizatu nahi dugu, eta ahalik eta ondoen egokitu teknologia berrietara.
«Erasmus proiektua» esaten diogu horri. Programa horretan, kulturen arteko ulermena eta diziplina anitzeko taldeen integrazioa sustatzen dira, funtsezkoa baita enpresaren barruan kohesio globala hobetzeko.
Alderdi pertsonaletik begiratuta, oso aberasgarria da; gure lankideek denboraldi bat ematen dute beste lantegian, eta gai dira hizkuntza berriak ikasteko eta lan-sistema eta -ingurune desberdinetara egokitzeko.
Azken batean, bi instalazioen arteko loturak sendotu nahi ditugu, lankidetza etengabe, sendo eta iraunkorra bilatuz.
Horrela soilik egongo gara merkatu gero eta globalago honen erronka berriei aurre egiteko prest.