Enpresa Nazioartekotzearen saria

Joan den ostiralean, martxoaren 24an, Enpresa Nazioartekotzearen saria jaso genuen, Gipuzkoako Bazkundearen eskutik, hogeita hamaikagarren edizioan.

Ekitaldian hainbat ordezkari politiko izan ziren; besteak beste, Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen sailburua eta Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusia.

Lana S. Coop. sozietateko lehendakariak, Mirari Zilurrenek, eta zuzendari kudeatzaileak, Kepa Bastidak, jaso zuten saria.
Hain egun garrantzitsua ospatzeko, Lana S. Coop. sozietateko Kontseilu Errektoreko eta Zuzendaritza Kontseiluko zenbait kide bertaratu ziren.
Halaber, Mondragon Taldeko ordezkari gisa, Iñigo Ucín lehendakaria eta Iker Alberdi Eraikuntza Dibisioko lehendakariordea ere ekitaldian izan ziren, euren babesa erakusteko.

Zalantzarik gabe, enpresaren ahalegina eta nekaezintasuna aintzatesten ditu sariak, oso azkar nazioartekotzeko gai izan baita; izan ere, azken 15 urteetan, negozio- eta proiekzio-eredu bat sortu du, eta Europako herrialde guztietako merkatuetan sartzea lortu.

Aukera honetaz baliaturik, saria jaso duten gainerako enpresak zoriondu nahi ditugu: Elmubas Petfood Group, Ezarri, Gureak eta Irisbond.