Eguzkia energia-iturri

LANA sozietate kooperatiboak betidanik izan du ingurumenarekiko eta gizarte jasangarriagoarekiko konpromisoa; lehengai gisa baso jasangarrietako egurra (PEFZ ziurtagiriduna) erabiltzeak, adibidez, oinarri-oinarritik konpromisoa duen enpresa garela erakusten du. Basoen aprobetxamenduaren bidez, zuhaitzak beren bizi-zikloaren une egokian moztuta eta, gero, zuhaitz horiek zur bihurtuta, CO2 kantitate handiak saihesten ditugu.

Hala ere, azken hilabeteetan aurrerapauso bat eman nahi izan dugu, eta beste ekintza batzuk gauzatu ditugu, berotegi-efektuko gasen (BEGen) isurtzeak murrizteko eta, horrela, klima-aldaketaren aurka dugun erantzukizuna indartzeko. 

Batetik, eguzki-panelak instalatu ditugu ekoizpen-fabrikaren teilatuan. Inbertsio horrekin, kontsumitzen dugun elektrizitate guztiaren % 10 sortu ahal izango dugu, hau da, 6,28 GWh inguru urtean, eta proportzio berean murriztuko ditugu BEG isurtzeak ere.

Energia fotovoltaikoak, onura energetikoak izateaz gain, abantaila nagusi bi hauek ditu: batetik, instalatu eta berehala has daitekeela elektrizitatea sortzen eta, bestetik, panel fotovoltaikoek ez dutela ia mantentze-lanik behar. Panelak SOLARFAM INGENIERIA enpresarekin instalatu ditugu, eta horien bizitza erabilgarria 25 urte ingurukoa izatea espero dugu.

Ekintza horrez gain, auto elektrikoak kargatzeko lau gune instalatu ditugu gure aparkalekuan. Gure helburua da LANAn lan egiten duten pertsonei lanean ari diren bitartean autoa kargatzeko aukera ematea, ingurumenarekiko jasangarriagoa den ibilgailu horren erabilera sustatzeko.

Auto elektrikoek ez dute isuririk sortzen zirkulatzen ari diren bitartean. Ez dute isurtzen karbono dioxidorik (CO2), karbono monoxidorik (CO), nitrogeno-oxidorik (NOx) edo suspentsioko partikularik (PM).

Planetaren etorkizuna gizarte osoaren etorkizuna da, eta LANAtik aurrerapauso txikiak ematen jarraituko dugu ingurunearekiko dugun konpromiso horretan.

 

Autokontsumoari eta biltegiratzeari lotutako pizgarrien programari atxikitako proiektua, energia berriztagarriarekin, Europar Batasunak finantzatua – NextGenerationEU.