Beste aurrerapauso bat digitalizaziorantz

Digitalizazioa, berrikuntza eta etorkizunaren aldeko apustu garbia funtsezko oinarria izan dira, hasieratik, Lana S. Coop. sozietatearentzat.

Eusko Jaurlaritzaren laguntza-programak bultzada erabakigarria izan dira kudeaketa-sistema automatizatu eraginkorrak, produktiboak eta jasangarriak abian jartzeko orduan.

Ibermatikaren eskutik RPS programa instalatu dugu, eta, horri esker, enpresaren departamentu guztiei —batez ere finantza-, merkataritza- eta erosketa-departamentuei— eragiten dieten prozesu asko digitalizatu ditugu.

Etorkizuna hemen dago eta digitalizazioa jada ez da aukera bat. Bizirauteko bermea da.