Soluzio berritzaileak

Gure eskaintza merkatuaren eta bezeroen beharrei moldatzen da

Ikus produktuak

Georgiara doan merkataritza misioan hartuko du parte LANA S. COOP.-ek

2019-05-02

LANA S. COOP.-ek hartuko du parte, maiatzaren 13tik 17ra, Georgiara doan Misio Zuzenean. Bidaiak ICEX-en laguntza eta FEDER Europako Funtsen kofinantzaketa dauka. Bi entitate hauek enpresaren, erregioaren eta Espainia osoaren hazkuntza ekonomikoan lagundu dute. Georgiako merkataritza misioa Anmopyc-ek (Eraikuntza, Lan Publiko eta Meatzaritzako Makineria Fabrikatzaileetako Espainiako Elkartea) antolatu du.

LANAren helburua eraikuntza sektore indartsua duten merkatuak bilatzea da. Hauxe da, hain zuzen, Georgiaren kasua; bertan lan berriak, etxebizitza-parkea, garraiobideen egokitzapena eta Obra Publikoko proiektuak onartuta baitaude.

Eraikuntzaren gorakadak Georgian datozen urteetan ere bere horretan jarraituko duela aurreikusten da.